Danbor burrunba nagusitu da Elizondoko karriketan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 23:07

Gaueko 8etan abiatu dira danbor joleak Elizondoko Herriko Etxetik eta, musikariek lagunduta, bi orduz karrikaz karrika ibili dira. Irudietan ageri den bezala, inauterietako giroa eta bestarako gogoa zabaldu da ibilbide osoan. Akabailan, pintxoak eta tragoak banatu dituzte parte-hartzaile guztien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun