Mozorroak eta eskeak izanen dituzte asteburuan Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 15:00
Gisa guztietako mozorroak jantziko dituzte herritarrek.

Inauteri giroa nagusituko da ortziralean eta larunbatean Lekarozen. Mozorroak soinean dituztela etxez etxe ibiliko dira herritarrak bi egunetan. Agirre musikaria izanen dute lagun eta dantzan eta mahaiaren bueltan primeran pasatzeko aukera izanen dute.

Otsailaren 21ean, ortziralean, elkartean gosalduko dute eta herriko eskolatik abiatuta, baserriz baserri ibiliko dira. Ondotik, Larraldea sagardotegian afalduko dute. Larunbatean, otsailaren 22an, elkartean gosalduko dute eta herrian barna eskea eginen dute. Bi egunez Agirre musikaria izanen dute giro-jartzaile eta mozorro-dantza eta jan-edan artean giro ederra izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun