Diafragmaren mugimendua sentitzeko eta ezagutzeko ikastaroa ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 08:00
Ortzirale goizean Arizkunenean dute hitzordua.

Diafragmaren mugimendua sentitu eta ezagutzeko, bizitzen ez ditugun gorputz atalak ernatzeko eta korapiloak ulertu, bizi eta askatzeko ikastaroa izanen dute ortzegunean Elizondon. Aloña Flamarike Minerrek, fisioterapeuta eta diafreoterapeutak, eskainiko du ikastaroa, 11:00etatik 13:00etara Arizkunenea kultur etxean. Probatzea dohainik izanen da eta gehienez zortzi lagun onartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun