Arraioztarrek ere mozorroak altxatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 17a, 20:00

Eskolan eta eskolatik kanpo inauteriak ospatu dituzte ortzirale eta larunbatean Arraiozen. Gaztetxoek txokolate beroa hartuz egin zieten keinu inauteriei; gazteek, aldiz, baserriz baserriko buelta egin eta zenbait etxe bisitatu zituzten.

Larunbatean, berriz ere, gazteak eskean ibili ziren eta gauean afari herrikoia egin zuten. Hurrengo urtera arte inauteriak agurtu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun