Pentsio eta bizitza duina aldarrikatu dute gaur pentsiodunek Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 17a, 15:30

Baztan-Bidasoaldeko Pentsionistak Martxan mugimenduak urteko bigarren elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Elizondon, pentsio eta bizitza duina eskatuz eta horretarako guttieneko 1.080 euroko pentsioa exijituz. Hilabetero elkarretaratzeak eginez segituko dute eta hurrengo hitzordua martxoaren 16an Doneztebeko eskola aitzinean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun