Baztan kantuz ekimenak urteko bigarren geldialdia izan du igande eguerdian Elizondon. Abeslari aunitz bildu dira, eguraldi goxoa baliatuz eta karrikaz karrika ibili dira han eta hemen geldialdiak eginez. Baztango Kultur Batzordeak antolatutako ekimenaren hurrengo hitzordua martxoko hirugarren igandean izanen dute Oronoz-Mugairin. Argazkia: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.