Iruritako Mendi Duatloirako izen-emateek «martxa ederra» daramatela adierazi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 18:30
Bikote bakoitzak 30,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko du.

Maiatzaren 16an eginen duten Iruritako Mendi Duatloirako izen-ematea zabalik da dagoeneko eta antolatzaileek adierazi dutenez «martxa ederra» darama.

Guztira 200 parte hartzailek eman ahal izanen dute izena, 1920 eta 2004 urte bitartean jaioak izatea da baldintza bakarra. Bikote bakoitzak 30,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko du (10,5 km lasterka eta 20 km bizikletan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun