Janari-erabiltzaile txartela ateratzeko ikastaroa eginen dute hilabete hondarrean Elbeten

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 16a, 11:00

Otsailaren 26an, asteazkena, Elbeteko eskola zaharretan lau orduko ikastaroa eskainiko dute talde eta enpresendako, 16:30etik 20:30era. Ikastaroa 35 euro kostako da.

Ikastaroa Anderiz enpresak eskainiko du eta izena emateko 669 42 49 49ra deitu edo info@anderiz.com helbidera idatzi beharko da. Ikastaroan higiene planak eta Arriskuak eta Kontrol Puntu Kritikoak Analizatzeko Sistema (APPCCS) azaltzeaz gain, elikagai alergenoen inguruko azalpenak emanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun