Haurren Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Elizondoko eskolan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 15a, 13:00
Larunbatean, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna izaki, Elizondoko eskola publikoan Adanorekin (Minbizia jasaten duten Haurren Aldeko Nafarroako Elkartea) eta minbizia duten haurrekin bat egin zuten ortziralean. Ikasle guztiei urre koloreko marrak aurpegian margotu zizkieten eta denen artean elkartasun argazkia atera zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun