Tafanertsak musika taldeak kontzertua eskainiko du Iruritan otsailaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 14:00

Euskal Herriko eta Kataluniako bortz musikarik osatzen dute Tafanertsak taldea.

Larunbatean 20:00etatik aitzinera Damaso Zabalza gizarte bilgunean

 

Tafanertsak musika taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 15ean, larunbatean 20:00etatik aitzinera Iruritako Damaso Zabalza gizarte bilgunean. Tafanertsak 2017an sortutako taldea da, Nafarroa eta Kataluniako bortz musikarik osatzen dute eta hanibat musika estilo lantzen ditu, gehienbat bertze taldeen bertsioak, kantuak euskaraz eta katalanez abestuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun