Landa eremuko dinamizazioaz gogoetaldia egin dute Gamioxarrean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 15:31
Landa eremua eta bere dinamizazioa izan zuten hizpide asteazken arratsean Gamioxarrean.

Kultura eta landa eremuari buruz gogoeta egiteko saio irekia egin dute otsailaren 12an, asteazken arratsaldean Arizkungo Gamioxarrean.

Kultura eta landa eremuari buruz Uharteko arte garaikideko zentroa egiten ari den lantegiaren barnean. Gogoetaldia hainbat adituren solasek lagundu dute: Katixa Dolhare (idazlea), Antton Luku (antzerkigilea), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernuko kultura departamentoa), Nerea de Diego (Uharteko Arte Garaikideko zentroa), Xabier Erkizia (musikagilea), Marc Badal (dinamizatzaile agroekologiko eta kulturala) eta bertze hainbat lagun bildu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun