Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, urteroko bisita egin dute Elizondora. Bizi dantza, beren azken lana, eskaini zuten otsailaren 9an Baztan pilotalekuan bildu ziren mila ikusle ingururen aurrean. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu zuen emanaldia eta ikastolako 35 ikasle inguru ere igo ziren oholtzara, lehenagotik landutako dantzak eskaintzera. Argazkiak: Fernando Anbustegi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.