50 bat lagunek inauteri giroa zabaldu dute asteburuan Iruritako baserrietan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 12a, 16:00

Otsailaren 8an, larunbatean, 50 bat laguneko kuadrilla ibili zen baserriz baserri Iruritan. Iñaki akordeoilaria lagun zutela, Meakatik hasi eta Ezkerreko errekako baserriak bisitatu zituzten. Dantza, kantu eta kontuak ugari... baserrietako inauterien ohitura mantendu zuten bertze urte betez eta Zibikoan egindako afariarekin borobildu zuten eguna. Otsailaren 21 eta 22an herrian ospatuko dituzten inauterietarako berotu dute giroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun