Errepidetik atera eta farola baten kontra talka egin ondotik zauritua, Oronozen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 12a, 10:59

Ezbeharra astearte ilunabarrean gertatu da, Doneztebeko 19 urteko neska baten autoak bidetik atera eta farola baten kontra talka egin duenean. Emakumea burezurreko traumatismo batekin eraman zuten Nafarroako Ospitalera. Elizondoko Foruzaingoko patruila batek egin zituen ezbeharraren eginbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun