Gizakunde eguna borobiltzeko, desfilea egin dute Arizkundik Erratzurat

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 9a, 08:00

Erratzuko Kultur Elkarteak, Jo ala Jo Kultur Taldeak eta Baztango Talde Feministak elkarlanean antolatua, Gizakunde Eguna ospatu dute Arizkunen eta Erratzun. Gamioxarrean bazkaldu dute eta, iluntzean, desfilea egin dute Arizkundik Erratzurat. Erratzuko plazan, Jantzilo epaitu eta erre dute. Gero, afaria Erratzuko elkartean eta gauez animazioa Euskadi ta Askatatxunda eta Azukre Beltxaranaren eskutik. Argazkiak: Ondikol.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun