Zigako inauterietan afarira joateko txartelak salgai bihar

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 14:00

Trikitixa eta panderetarik ez dute faltako inauterietan.

Otsailaren 14an eta 15ean, ortzirale eta larunbatean, izanen dituzte inauteriak Zigan. Bi egunez, mozorroak jantzita, musika doinu goxoak lagun ibiliko dira herritarrak. Larunbatean, hilaren 15ean, bertzeak bertze, afaria izanen dute eta joan nahi dutenek bihar goizean, otsailaren 8an, erosi beharko dituzte txartelak elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun