Amaiurko gazteluaren historia ortzegunean EITBko 'Itxi liburuak' saioan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 5a, 16:52

Amaiurko gazteluaren historiaz ariko dira ortzeguneko 'Itxi Liburuak' saioan.

Jon Maia bertsolaria ariko da irakasle lanetan eta «modu original batean» kontatuko du Amaiurko historia.

Ortzegunean, otsailaren 6an, Jon Maia bertsolariak Amaiurko historia kontatuko du 'Itxi liburuak' saioan, 22:00etan. Maiak Gaizka Aranguren historia dibulgatzailea, Ixabel Aleman amaiurtarra, Joseba Asiron historialaria eta Mikel Legorburu zein Mattin Aiestaran Arantzadiko kideak izanen ditu laguntzaile.

Bertsolaria irakasle lanetan paratuko dute eta ikasitakoa, bizipenetatik abiatuta, azaldu beharko die ikasleei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun