Landa eremuko dinamizazioaz gogoetaldia eginen dute otsailaren 12an Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 06:30

'Heterotopiak: landa eremukoa eta nekazal eremukoa kultura alteritate gisa' lantegiaren barne antolatu dute gogoetaldia asteazkenean 19:00etan Gamioxarrean


Kultura eta landa eremuari buruz gogoeta egiteko saio irekia eginen dute otsailaren 12an, 19:00etan, Arizkungo Gamioxarrean. Kultura eta landa eremuari buruz Huarteko arte garaikideko zentroa egiten ari den lantegiaren barnean, aipatu gaiaz gogoetatzeko saio irekia eginen dute otsailaren 12an Arizkungo Gamioxarrean. Gogoetaldia hainbat adituren solasek lagunduko dute: Katixa Dolhare (idazlea), Antton Luku (antzerkigilea), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernuko kultura departamentoa), Nerea de Diego (Huarteko arte garaikideko zentroa), Xabier Erkizia (musikagilea), Marc Badal (dinamizatzaile agroekologiko eta kulturala) eta Jo ala Joko kide bat.

Lantegi horretan gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egin nahi dute. Azken hamarkadetan, hiritartze prozesuak goitik beheiti aldatu du nekazaritzaren eta landa- eremuen egoera eta baldintza. Hori ulertzea ezinbertzekoa da nekazaritza eta landa-eremuetako kultura- menderakuntza historikoa iraultzeko eta horretarako estrategiak izateko.  Era berean, lurraldean transformazio-tresna gisa ulertutako edozein kultura-proiekturen aukerak eta mugak aztertzeko beharrezkoa da. Pentsamendutik eta idazkeratik abiatuta, lantegian landa eremuko kultura-esku-hartzeari buruzko gogoeta bat eginen dute. Horretarako, hainbat tresna erabiliko dituzte: irakurketa partekatuak, hausnarketa kolektiboko ariketak, proiektuen azterketa, landa-irteerak, etab.

 

Gaiak

Gogoetaldiko gaiak hauek izanen dira:

  • Zein papera jokatzen duen ekoizpen kulturalak landa eremuko egoera eraldatzeko.
  • Ekoizpen kulturala "topikoak" desegiteko estrategia bezala.
  • Kultura tradizionala gaur egun: "erakargarri" turistikoa edo komunitatearen dinamizaziorako tresna?
  • Eskaintza kulturala landa eremuan: nori zuzentzen diogu eskaintza? Publikoaren arabera programatzen dugu edo publiko berri bat sortzen dugu eskaintza kulturalaren bitartez?
  • Erakunde publikoak eta ekoizpen kulturala landa eremuetan.
  • Ekoizpen kulturala eta tokiko nekazaritza.

Aipatu bezala, hitzordua Arizkungo Gamioxarrean izanen da, otsailaren 12an, 19:00etan. Gogoetaldia antolatzeko Huarteko Arte Garaikide Zentroa, Kanpoko Bulegoa, Baztango Udala eta Jo ala Jo elkarlanean aritu dira.

Baztango arialdi hau ekimen zabalago baten barnean dago, Huarteko arte garaikide zentroak antolatu duen “Heterotopiak: landa eremukoa eta nekazal eremukoa kultura alteritate gisa” lantegiaren barnean, hain zuzen.

Lantegi horretan gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egin nahi dute.

Azken hamarkadetan, hiritartze prozesuak goitik behera aldatu du nekazaritzaren eta landa-eremuen egoera-eta baldintza-, beste eszenatoki bat ezarri du, non, landa-eremuen eta hiriaren arteko harremanak konnotazio berriak bereganatzen dituzten.


Koordenatu berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza eta landa-eremuetako kultura- menderakuntza historikoa iraultzeko eta horretarako estrategiak izateko. Era berean, lurraldean transformazio-tresna gisa ulertutako edozein kultura-proiekturen aukerak eta mugak aztertzeko beharrezkoa da.


Pentsamendutik eta idazkeratik abiatuta, lantegiak landa eremuko kultura-esku-hartzeari buruzko gogoeta bat egingo du. Horretarako, hainbat tresna erabiliko ditugu: irakurketa partekatuak, hausnarketa kolektiboko ariketak, proiektuen azterketa, landa-irteerak, etab.

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun