Bailableak otsailaren 9an izanen dituzte Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 08:30
Dantza herrikoiak izanen dituzte igande eguerdian Elizondoko plazan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Igandean 12:30ean hasiko dira gaita doinuak eta dantzak

Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteroak taldeek antolatuta, igandean, otsailaren 9an, larrain-dantzak, muxikoak eta jotak dantzatzeko aukera izanen dute Elizondoko plazan (euria ari badu frontoian). 12:30ean hasiko dira gaita doinuak eta dantzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun