Kontzertua Pauline eta Julietteren eskutik igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 13:00
Berriki 'Hegaldaka' lana karrikaratu dute Kanboko Paulinek eta Itsasuko Juliettek.

Arizkunenea Kultur Etxean dute hitzordua 19:00etan eta sarrerarik ez da ordaindu beharko


Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, Kanboko Pauline Junquetek eta Itsasuko Juliettek kontzertua eskainiko dute otsailaren 9an, heldu den igandean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Bi gazte kantarien emanaldia 19:00etan hasiko da eta entzuleek, emanaldiaz gozatzeko, ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

'Hegaldaka' lana ardatz

Bikoteak berriki Hegaldaka lana argitaratu du Agorila diskoetxearekin. Hamaika folk kantuk (gehienak euskaldunak eta batzuk kanpoko ereslari batzuenak) osatzen dute lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun