Satorrendako kartutxodun tranpak atzeman dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 08:41

Foruzaingoak gogorarazi duenez, tranpa horiek debekatutako suzko arma gisa kontsideratuak dira eta erabiltzea delitu gisa tipifikatuta dago. Izan ere, horrelako tranpak manipulatzeak lesio larriak eragin ditzake.

Satorrendako kartutxo-tranpa gailu mekaniko bat da, eta kartutxo batekin tiroa botatzen du satorrak malguki bat ukitzen duenean. Foruzaingoak gogora ekarri du 2016an, satorrendako horrelako tranpa bat manipulatzen ari zenean, eskuetan zauri larriak izan zituela Odietako 72 urteko baserritar batek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun