Horren ondorioz, 2013, 2014 eta 2015 urteko kontuengatik Balleko Etxeari 62.000 euro inguru itzuli beharko dizkio enpresak. Zehazki 2013ko 14.734,16 euro, 2014ko 19.434,90 euro eta 2015eko 27.966,44 euro zor dizkio IDEAk Baztango Udalari.
2016an eta 2017an ere zor
Aldi berean 2016 eta 2017ko kontuak erreklamatu dizkio Baztango Udalak, 34.012,69 eta 16.453,63 euro, hurrenez hurren. Erreklamazioa 2019ko maiatzean egin zuen.