Sarrerak salgai
Baztan Ikastolako guraso elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolaturiko emanaldira joan nahi dutenek sarrerak Axular eta Fantxiken eskuratu ahal dituzte. Urte bat edo bi urte dituztenek bi euro ordaindu beharko dituzte; hiru urtetik goitikoek, berriz, zazpi. Egun berean, emanaldia hasi aitzinetik, lehiatilan ere salduko dituztela jakinarazi dute.