Iruritatik ere bi bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren barne Iruñean eginen den Nafarroako finalera

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 27a, 16:00

Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, joan den ortziralean, eta Ines Orbegozo eta Juan Martin Zelaieta nagusitu ziren. Maxi Orbegozo eta Salba Sobrino gelditu ziren txapeldunorde. Bi bikote horiek lortu dute otsailaren 29an Iruñean eginen den Nafarroa mailako finalerako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun