Giro ezin hobea izan dute Berroetako inauterietan

Maialen Iantzi 2020ko urt. 27a, 10:30
Giro ederra izan dute etxez etxeko bueltan. Argazkia: Maialen Iantzi.

Urteroko ohitura segituz, ilbeltzaren erditsuan inauteriak ospatu dituzte berroetar eta aniztarrek. Joan den asteburuan Anizen etxez etxe ibili ondotik, asteburu honetan Berroetan izan da hitzordua.

Ortzilerean baserrietan ibili eta gero, larunbata herriko etxeak bisitatzeko baliatu zuten gazteek. Giro ezin hobean pasatu dira aurtengo inauteriak ere. Orai, heldu den urtera arte, blusak sabaian altxatu beharko!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun