Bi zauritu Artesiagako bidean ibilgailu batek izan duen istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 26a, 14:01

Istripuaren lekuaren irudia, Foruzaingoak emana.

Bi pertsona zauritu dira igande eguerdian Iruritatik Artesiagara doan NA1740 errepidearen bigarren kilometroan, gidatzen zuten ibilgailua bidetik atera eta irauli ondotik. Biak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileak, Elizondoko zerbitzu medikoak eta Foruzaingoaren patruilak artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun