Bertze kamioi batekin istripua izan eta ihes egin ondotik, Orikainen geldiarazi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 26a, 12:26

Almandozen bertze kamioi batekin istripua izan eta ihes egin ondotik, Foruzaingoaren patruila batek Orikaingo biribilgune batean geldiarazi du bart arratsean kamioilari atzerritar bat, eta ausarkeriaz gidatzeagatik eta alkohola eta drogak detektatzeko probak egiteari uko egiteagatik inputatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun