Arras Baztan fundazioak Eusko txanponari buruzko mintzaldia antolatu du otsailaren 5erako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 1a, 13:00

Euskal Moneta elkarteko lehendakariordeak, Xebax Christik emanen du mintzaldia.

Euskal Moneta elkarteko lehendakariak, Xebax Christi emanen du 20:00etan Arizkunenean

 

Eusko txanpona Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da eta helburua du tokiko ekonomia indartzea, baita ere nekazaritza herrikoia, euskara eta tokiko merkataritza; ingurugiroa zaindu bidenabar. Txanponak helburu horiei buruz ibiltzeko konpromisoak eta betebeharrak finkatzen ditu eta modu horretan, eguneroko hautu ekonomikoen bidez aipatu helburuen aldeko lanketa egiten du.

Europa mailan tokiko moneta aitzindaria da Euskoa, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Poundaren aitzinetik. 2020 urte hastapenean 1.500.000 inguru mugitzen ari da. Eusko txanponak 3.800 kide partikular ditu, 1.000 profesionaleko sarea, 22 udal eta Euskal Hirigune elkartea ere bai. Gaur egun 12 langile ditu Euskoak.

Mintzaldiaren izenburua Tokiko txanpona, tokiko ekonomia bultzatzeko tresna. “Eusko” txanponaren esperientzia da, eta Euskal Moneta elkarteko lehendakariak, Xebax Christyk emanen du, otsailaren 5ean, 20:00etan Arizkunenean. Arras Baztan fundazioaren ustez Baztango tokiko ekonomia bultzatu nahi dutenendako mintzaldi interesgarria izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun