Baztango Udalak ere bat egin du urtarrilaren 30eko grebarekin

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 20:00

Baztango udal batzarreko kideak, joan den urtean karguak hartu zituztenean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

EH Bilduk eta Ezkerrak alde bozkatu zuten, Navarra Sumak aurka eta Geroa Bai abestenitu egin zen

Lan-, pentsio- eta bizitza-duinaren alde Hego Euskal Herrian egin gogo den urtarrilaren 30eko grebari bere atxikimendua eman dio Baztango Udalak, ortzegunean egindako batzarrean. Greba deialdiarekin bat egitearen alde agertu ziren EH Bildu eta Ezkerra (7 bozka), aurka Navarra Suma (3) eta abstenitu egin zen Geroa Bai (2).

Horretaz gain, greba egin ahal izateko erraztasunak eskainiko dizkie udal langileei. Euskal Herriko Karta Sozialak pentsiodunen mugimenduarekin batera adostu duen Aldarrikapen Taularekin ere bat egin du Baztango Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun