Hile-topaketa egin zuten Erratzun

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 13:00
25 emakumek parte hartu zuten Enara I. Dominguezek gidatutako Erratzuko tailerrean.

Baztango Talde Feministak antolatu eta eta Enara I. Dominguezek gidatutako tailer-solasaldia izan zuten

Baztango Talde Feministak joan den ortziralean, Erratzuko elkartean, Hile-topaketa antolatu zuen. Hogeita bortz bat emakume elkartu ziren Enara I. Dominguezek gidatutako tailer-solasaldian. Arras aberasgarria izan zen eta hilerokoaren inguruan esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko eremu eta giro goxoa sortu zen. Baztango Talde Feministak aipatu digunez, «emakumeok ziklikoki bizi garela ulertzeko balio izan zigun». Eta Enarak dioen bezala, «hilerokoaren kultura elkarrekin sortuko dugu, edo ez da izango!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun