'Ez dugu azukrerik behar gure bizitza gozotzeko' tailerra Elizondon otsailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 10:30
Haur eta gurasoei zuzendutako tailerra Arizkunenean izanen da, beheko solairuan.

Urtarrilaren 30a arte eman daiteke izena 689 03 50 78 telefonoan

Baztango Udalak haur eta gurasoei zuzendutako azukreari buruzko tailerra antolatu du otsailaren 1erako. Arizkunenea kultur etxean, beheko solairuan bilduko dira, 17:00etatik 19:00etara. Izena eman nahi dutenek 689 03 50 78 telefonora deitu beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun