Euskal Nobela Beltzaren Astea

Amaia Elizaldek aski solasaldi interesgarria eskaini du Anizen

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 23a, 11:00

Euskal Nobela Beltzaren Asteko bigarren ekitaldia izan zuten atzo, ilbeltzaren 22an, Anizen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Amaia Elizalde Jon Mirande kontu aritu zen solasean. Aski solasaldi interesgarria eskaini zuen, bertaratu ziren irakurzale guztien gozagarri.

Hurrengo hitzordua ortziralean, ilbeltzaren 24an, izanen dute. Begoña del Tesoren eskutik, Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak izanen dute solasgai, 19:00etan Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun