Euskal Nobela Beltzaren Astea

Hasi da Euskal Nobela Beltzaren Astea

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 21a, 09:30

Mahai inguruan bildu eta merendu baten bueltan eman diote hasiera aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Asteari, Iruritan. Horace McCoy idazle amerikarraren Hobe nuen etxean gelditu liburuaren eta oro har itzulpengintzaren kontu solasean aritu dira Xabier Olarra eta Fernando Rey itzultzaileekin. Asteazkenean izanen du segida euskal nobela beltzaren hitzorduak. Mirande beltza solasaldia izanen dute Amaia Elizalderen eskutik Anizko elkartean, 19:00etan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun