Arraiozko ur agorraldiak saihesteko 50.484 euroko inbertsioa egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 21a, 06:30
Arraiozko ur-biltegiraino ur-bideratze berria egin dute.

Uda idorretan Arraiozko Urrutia auzoak ur hornidura arazoak eduki izan ditu, buruila eta urriko hilabeteetan eta noizbait abuztuan ere bai. Arazo horiek konpontzeko Baztango Udalak Iruritatik Lekarozerat doan ur-horniduraren azpiegitura baliatu du, Arraiozeko ur-biltegiraino ur-bideratze berria egiteko.

Horretarako Oharrizen balbula eta pasoko giltzak paratu ditu eta Arraiozerainoko tutu berria ere bai; baita  matxura kasuetarako pasako giltza gehiago ere. Lana Javier Altzugaraik egin du LKS ingeniaritzaren zuzendaritzapean eta 50.484,24 euroko kostua izan du.

Aipagarria da 2018an Iruritako ur-biltegiaren gaineko aldeko ur-hoditeria aldatu zela; 90 mm.ko tutu zaharra 125 mm.koarekin, denera 2.130 m. Lan horrek 174.000 euroko kostua izan zuen eta, helburua, ur-biltegi horren ur-nahikotasuna bermatzea zen. Herri desberdinen ur-hornidura bermatu ahal izateko, orain gertatu den bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun