Amaia Zinkunegik eskainiko du tailerra eta bortz urte baino gehiagoko haurrek parte hartu ahal izanen dute (guraso baten laguntza beharko dute).
Otsailean bi egunez
Tailerrak otsailaren 1ean eta 8an izanen dira, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 10:30etik 12:30era. Ikastaroa eskaini ahal izateko, gutxienez hamar lagunek izena eman beharko dute eta gehienez ere hogei onartuko dira.
Izen-ematea eta prezioa
Izen-ematea urtarrilaren 24a arte dago zabalik. Baztanen erroldatuta daudenendako, honakoak dira prezioak: bi partaide 19 euro; hiru partaide 27; eta lau 33.