Bertso afaria larunbatean Erratzuko elkartean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 15a, 16:39
Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan.

Heldu den larunbatean, ilbeltzaren 18an, bertso afaria izanen dute Erratzuko Etxelebert elkartean. Sustrai Colina, Julio Soto eta Maialen Lujanbioren doinuek eta errimek goxatuko dituzte bertaratzen direnen belarriak. 21:00etan dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun