Otsailaren 16an izanen da bigarren geldialdia. Kantatzea gustuko dutenei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan diete: «etor zaitez, zain gaituzu!». Funtsean, musikariez lagunduta, betiko euskal kantuak kantatzeko elkargunea izan nahi dute eta euskaraz kantatzeko ohitura berreskuratzea da helburua. Malerrekan zenbait urtez ari dira gisako egitasmo batean kantari.