Arizkun Rocken aldeko antzerki emanaldia eskaini dute ilbeltzaren 11n

Jende aunitz bildu zen Arizkungo frontoian 'Amico' antzezlana ikustera.

‘Amico’ antzezlana taularatu dute frontoian

Urtarrilaren 11n ikuskizun berezi bat izan dute Arizkungo frontoian, Amico-ko lagunen eskutik. Bertze behin Arizkun Rock-ekiko maitasuna eta laguntza eskeini dute antzerki taldekoek. «Mila esker hau aitzinera eramateko zuen laguntza eman diguzuen guzti-guztiei. Horrelako erantzuna ikusita, aurrera segitzeko indarra dugu», diote Arizkun Rocketik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun