Ilbeltzaren 17an eta 18an ospatuko dituzte Anizko inauteriak

Maitane Maritorena 2020ko urt. 15a, 08:30
Puxka-biltzen ariko dira Aniz eta Berroetako gazteak larunbatean Anizen.

Ortziralean afaria eta larunbatean puxka-biltzea eginen dute berroetarrekin batera

Asteburuan Anizko inauteriak izanen dituzte. Ilbeltzaren 17an elkartean eginen duten afariarekin hasiko dute inaute aroa. Biharamunean  berriz ere elkartean elkartuko dira gosaldu eta etxez etxe ibiltzeko. Sonborrotik hasi eta Askagaineraino, goizetik puskak biltzen ibilko dira etxez etxe:  ziztor, zingar... Bildutakoarekin afaria izanen dute elkartean. Afarirat etxez etxe ibili direnak ez ezik, gainerako aniztarrak ere joanen dira. Ondotik, dantzaldia izanen dute. Ondoko asteburuan, ilbeltzaren 25ean, aniztarrak Berroetarat joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun