2014ko uholdeek erabat kaltetua utzi zuten Elizondoko futbol-zelaia eta geroztik, auzolanean hainbat lan eginez, moldatu dira partidak jokatzeko. Lan horiek, ordea, ez dira aski izan arazoari behin betiko irtenbidea emateko, putzuak noiznahi sortu izan baitira. Orain, berriz, belar artifizial berria paratu dute zelai osoan eta horrekin batera ura kanporatzeko sistema berria ezarri dute.