Gizakunderi buruzko bilera deitu dute gaur Arizkunen

Fernando Anbustegi 2020ko urt. 10a, 13:00

Jantzilo erretzen Gizakunde egunean. Aurtengo ospakizuna prestatzen hasteko bilera eginen dute gaur Gamioxarrean.

Ortzirale arratseko zortziretan Gamioxarrean

Azken bi hamarkadetan berreskuratutako Gizakunde besta ospatuko dute aurten ere, heldu den otsailaren 8an, ohitura den bezala, Arizkun eta Erratzu artean. Horren harira, ilbeltzaren 10ean, ortziralean 20:00etan Arizkungo Gamioxarrean parte hartu nahi duen ororendako bilera irekia deitu dute.

Bertan, Gizakunde egunari begirakoak antolatzen hasiko dira, mozorro tailerrak eta dantzak, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun