Saioa Jaurena baztandarra deitu du berriz ere Espainiako errugbi selekzioak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 10a, 20:00
Saioa Jaurena lanean, Espainiako selekzioak Okzitaniakoaren kontra jokatutako partida batean.

Urtarrilaren 19an Eskoziaren kontra jokatuko duen partida prestatzeko hilaren 13tik 19ra izanen da Almerian

 

Espainiako Errugbi Federazioak Nafarroako hiru jokalari deitu ditu, tartean Saioa Jaurena baztandarra, Espainiak Eskoziaren aurka Almerian urtarrilaren 19an jokatuko duen partida prestatzeko kontzentrazioan parte hartzeko.

Jokalariak Maitane Salinas (La Unica RT) eta Mayka Brust eta Saioa Jaurena baztandarra (biak AS Bayonnaise taldekoak) dira, Nafarroako Rubby Federazioak jakinarazi duenez. Kontzentrazioa Almerian izanen da, urtarrilaren 13tik 19ra.

Espainiako selekzioak 2021ean Zeelanda Berrian jokatuko den Munduko txapelketarako sailkatzea du helburu. Horretarako, aurten, Europako txapelketa irabazi beharko luke (azkeneko bortzak segidan irabazi ditu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun