Urteko lehen bailableak Erratzuko plazan eginen dituzte igandean

Gehienetan Elizondoko plazan biltzen badira ere, igande honetan Erratzuko plazan izanen da dantzatzeko aukera.

Baztango dantzarien eta Elizondoko gaiteroen eskutik, muxikoak, jotak, gaita eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen dute urtarrilaren 12an, urteko bigarren igandean, Erratzuko plazan (euria ari badu frontoi estalian), 12:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun