Bertso-saio literarioa eginen dute Elizondon ilbeltzaren 12an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 8a, 12:00
Dani Martirena Legasako idazlearekin batera, Julio Soto eta Alazne Untxalo ariko dira bertsotan.

Igandean dute literatura eta bertsolaritza uztartzen dituen hitzordua, Arizkunenea kultur etxean, 19:00etan

Baztandarrek bertsoari eta literaturari tarte eginen diote urtarrileko bigarren igandean.  Izan ere, Udaleko Kultur Batzordearen eskutik, Legasako Dani Martirena idazleak eta Iturengo Alazne Untxalo eta  Gorritiko Julio Soto bertsolariek eskainitako bertso-saio literarioa antolatu dute.

Bertaratzen direnek sormen lan ederrez gozatzeko aukera izanen dute. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen da emanaldia. Arratsaldean, 19:00etan, hasiko da eta nahi duenak musu-truk ikusi ahal izanen du, ez baita sarrerarik ordaindu beharko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun