Arizkungo Larraldeko Bordan auzolana egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 4a, 13:30

Joan den abenduaren 20ko goizaldean haize zakarrak teilaturik gabe utzi zuen Arizkungo Larraldeko Borda baserria. Geroztik berreskuratzeko lanetan ari da Arriada Elizalde familia, ingurukoen laguntzarekin. Joan den larunbatean, erraterako, jende andana elkartu zen baserrian egindako auzolanean parte hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun