Baztango artisauen urteko lehendabiziko azoka bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 3a, 10:00

Urte osoko azoka egunak zehaztuta dituzte dagoeneko.

Baztango artisauek eta Baztango zaporeak elkarteak antolatutako 2020ko artisauen azokek badute bilgune, egun eta ordu zehatza. Lehendabizikoa urtarrilaren 4an, bihar, izanen da, 11:00etatik 14:00etara. 

Otsailean atseden harturik, martxoan indarberrituta itzuliko dira. Martxotik irailera bitarteko azokak 10:00etatik 14:00etara egonen dira ikusgai. Hilaren 21ean dute hitzordua.

Apirilaren 10ean eta 11n, Aste Santua izaki, egun osoan bilduko dira. Maiatzaren 2an eta 16an, lehendabiziko eta hirugarren asteburuetan, izanen dituzte ondoko hitzorduak.

Uda eta udazkeneko hilabeteetan hilero zehaztu dituzte egunak: uztailaren 4an eta 18an; abuztuaren 1ean, 8an eta 22an (egun osoz); eta irailaren 5ean eta 12an.

Urrian eta abenduan bertze bortz hitzordu aurreikusi dituzte eta horiek, urteko lehendabizikoa bezala, 11:00etatik 14:00etara eginen dira. Honakoak dira egunak: urriaren 10a eta 31 eta abenduaren 5a, 6a eta 19a.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun