Fibrosi kistikoaren aurkako elkarteko postal lehiaketan bi arraioztar sarituak

Nerea Mortalena 2020ko urt. 2a, 18:00
Anne Iturralde eta Enaitz Lazkano, Nafarroako fibrosi kistikoaren aurkako elkartearen postal lehiaketan sarituak.

Anne Iturraldek lortu du lehen saria eta Enaitz Lazkanok bigarrena

Aurten lehendabiziko aldiz, Nafarroako fibrosi kistikoaren aurkako elkarteak postal lehiaketa bat antolatu du, Nafarroako ikasleei zuzenduta zegoena, eta lehenbiziko bi sariak Arraiozko eskolako bi ikaslek lortu dituzte. Lehendabiziko saria Anne Iturralde Zelaietak eskuratu du eta bigarren saria berriz, Enaitz Lazkano Urtizbereak. Abenduaren 28an hurbildu ziren sarituak Iruñera beren familiakoekin eta ikastetxeko zuzendari eta irakasle batekin sariak eskuratzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun