Urtero bezala, ilbeltzaren 1ean, urtats egunean, urtatsak biltzen aritu dira Anizko haurrak etxez etxe. Mandarra gerruntzerat lotuta, urte berri-berri, zer dakarrazu berri... estrofa guztiak kantatu ondotik, urtatsak bota dizkiete etxekoandre eta etxekogizonek, norberak bere etxeko larrainean: intxaurrak, mandarinak, gozokiak...
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.