Sutea Elizondoko Zahar Etxeko gela batean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 1a, 10:24

Urtezahar arratsean gertatu da ezbeharra eta erresidentziako langileek berehala menperatu dute sua eta bertze gelak hustu dituzte inor ez kaltetzeko

Sua izan zuten bart arratsean Elizondoko Zahar Etxean. Erresidentziako langileek berehala kontrolpean hartu zuten sua eta solairu bereko bertze geletan zeudenak ere toki seguruetara eraman zituzten. Suhiltzaitzaileek itzali zuten gelditzen zen su hondarra eta aireztatu zuten etxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun