Errebolber lehergarri bat zeraman pertsona bat salatu dute Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 31a, 11:52
Guztira 12 lagun salatu dituzte zirkulazio eta segurtasun alorreko arau-urratze larriengatik.

Elizondoko komisariako foruzainek atzo auto eta pertsonen kontrola egin zuten Dantxarineko Bentetan. Kontrol horrek 12 lagun salatzea eragin zuen, zirkulazio eta segurtasun alorreko arau-urratze larriengatik.

Arau hauste horietako sei arma-erreglamenduari zegozkionak ziren: errebolber lehergarri bat, aire konprimatuko arma bat, labana bat, beisboleko bate bat, defentsa pertsonalerako espraia... eramateagatik.

Biri herritarren segurtasun araua haustea leporatu zieten, kalamua zeramatelako eta bertze lau trafiko segurtasun arauak urratzeagatik salatu zituzten: drogen kontsumoagatik edo haurrendako derrigorrezkoa den sistema ez eramateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun